XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hagin-Harriko Hagin Jinkoak mila, astapustila fruitu baino gehiago eta mila eta laurehun, puzkar leun baino gutxiago ditu.

Gezurrondoak ez zuen hostorik bota, beraz, saialdi honetan asmatu zuela pentsatzea nahiago izan zuen.

Aurrera egin zuen:

- Hagin-Harriko Hagin Jinkoak mila eta berrehun, puzkar leun fruitu baino gehiago ditu.

Oraingoan huts egin zuen.

Hosto ugarik utzi zuen bere adartxoa sigi-saga lurreratzeko.

Ondorioz, mila eta mila eta berrehunen artean zegoen kopurua.

- Hagin-Harriko Hagin Jinkoak mila eta ehun, puzkar leun fruitu baino gutxiago ditu.

Berriz ere hosto mordo bat bota zituen.

Horrela hosto-argaltzen jarraituko balu, kopuru bilaketaren erdi bidean geratuko zatekeen Xukebuxin zuhaixka mehar batekin.

- Hagin-Harriko Hagin Jinkoak mila, ehun eta berrogeitamaika, kukuak altzoan kaka fruitu baino gehiago ditu.

Zenbaitetan, Xubebuxin arnasarik gabe gelditu zela zirudien.

Gezurrondoa ez zen mugitu.

- Hagin-Harriko Hagin Jinkoak mila, ehun eta hirurogeitamabost, kakatan plost fruitu baino gehiago ditu.

Ezer ez. Hura ere asmatu zuen.